2018(e)ko irailaren 6(a), osteguna

Irakasle klaustroa formakuntza jasotzen

Gaur goizean, Orokieta Herri Eskolako irakasleak, Getariako Iturzaeta eskolan izan gara beste eskoletako irakasle batzuekin batera BIZIKASI EKIMENAren inguruan, hau da “eskola jazarpenaren aurkako eta elkarbizitza positiborako ekimena Euskal Hezkuntza Sisteman.




Honen baitan, eskolak, ikasleen garapen osorako espazio seguru bihurtu nahi ditugu hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion artean. Denon beharra dugu elkarbizitza positibo bat lortzeko.

Ongi etorri eskolara!

Kaixo! Mari Karmen, Juanma, Maialen eta Karmele gaituzue. Udako oporren ostean indarberrituta gatoz eta dagoeneko zuekin egoteko irrikan gaude.

Sentitu, ikasi, gozatu, ulertu, maitatu, irakurri, idatzi, jolastu, … horiek guztiak egiteko aukera izango dugu ikasturtean zehar.



Baina ez gara gu bakarrik zuen zain gaudenak. Borja, Aran, IƱaki, Maider eta Leire ere ilusio handiz daude zuekin beste ikasturte berezi bat pasatzeko.




2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

3. Collage Tailerra







Berriz ere hemen dituzue collageko beste artelan ederrak, bakoitzak bere erara eginda, originaltasun handiarekin.
Birziklatzeko materialekin sortutakoak. Ikusi zein artistak diren 6.mailako gure ikasleak!!!
                               






Marrazketa 3. Tailerra









Tailer honetan Boteroren marrazkiak gure erara egiten ditugu. Baita ere gure marrazketa maila hobetzen dugu. Politak dira, ezta????

2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

                                COLLAGE 2.TAILERRA



Paperak,periodikoak,oihal zatiak erabilita ...
begira zer artelanak egin ditugun!!!
Koloretsu koloretsuak, bakoitzak
bere estilora. 


BOTEROREN LAGUNTZAILEAK






Argi adierazten du Boterak nahi duena egin .
Gure marrazkiak oso politak geratu dira , Boterorenak bezain ederrak!!!!!!



2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

Sonia Delaunay





SONIA DELAUNAY

Eskolan Sonia Delaunayri buruzko informazioa irakurri genuen. 
Ondoren tertulia artistikoa egin genuen gelan. 
Bere obra bat aukeratu,marraztu  eta eskolako pasiloan erakusketa prestatu genuen.