2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

UNIBERTSOA PROIEKTUA

Aurtengo lehenengo hiruhilabeteko proiektua UNIBERTSOA izango da.


PERRETXIKOETARA


Atzo, urriak 24, asteartea, PERRETXIKOETARA joan ginen 5. eta 6. mailakoak.
Guri LAURGAINERA joatea egokitu zitzaigun. 9:45ean autobusa hartu eta pare bat orduko saioa egin genuen.
Gogo handiz eta ongi prestatuta (zorroak, otarrak, eskularruak...) abiatu ginen.

Oso gutxi aurkitu genituen. Lur zorua lehor lehorra zegoen, adar asko lurrean. Hostoak, ezkurrak, gaztainen oskolak... gehiago jaso genituen perretxikoak baino. Ondoren denbora izan genuen jolasteko eta hamaiketakoa jateko.
Arratsaldean, geletan sailkapena egin genuen pasilloko erakusketa antolatzeko.

EGUN OSO POLITA ATZOKOA!!


KIROL EGOKITUA

KIROL EGOKITUA

Aurreko astetan Lhkoek kirol egokitua egin genuen soinketako klasean. Saioaren hasieran gulpildun aulkietan konoekin markatutako zirkuitu bat jarraitu behar izan genuen. Ondoren saskibaloian 15 minutuz ibili ondoren, normalean baino askoz ere gehiago nekatu ginen.

Denak pentsatu genuen erreza izango zela, baina jolasean hasi ginenean konturatu ginen era honetara jolastearen zailtasunetaz. 







Etxerako lanak

                              AZKEN BERRIAK

Aurten etxerako lanak classroomen egingo ditugu.
Zer, ez dakizuela zer den classroom? Classroom ,googleko aplikazio bat da. Bertan etxerako lanak, proiektuak etab. egin ditzakegu. 




                                   






2017(e)ko urriaren 2(a), astelehena

Ongi etorri 6. mailara
Hemen gaituzue Olatz, Ana, Jesus Mari eta Asun tutoreak. Baita ere IƱaki soinketakoa, Aran musikakoa, Borja eta Arantza ingelesekoak, MariAsun eta Idoia hizkuntza gelakoak, Maider eta Maika Laguntza gelakoak, Nagore logopeda eta Maite erlijiokoa.
A ze talde ederra zuekin lana egiteko prest dagoena!