2018(e)ko irailaren 6(a), osteguna

Irakasle klaustroa formakuntza jasotzen

Gaur goizean, Orokieta Herri Eskolako irakasleak, Getariako Iturzaeta eskolan izan gara beste eskoletako irakasle batzuekin batera BIZIKASI EKIMENAren inguruan, hau da “eskola jazarpenaren aurkako eta elkarbizitza positiborako ekimena Euskal Hezkuntza Sisteman.




Honen baitan, eskolak, ikasleen garapen osorako espazio seguru bihurtu nahi ditugu hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion artean. Denon beharra dugu elkarbizitza positibo bat lortzeko.

Ongi etorri eskolara!

Kaixo! Mari Karmen, Juanma, Maialen eta Karmele gaituzue. Udako oporren ostean indarberrituta gatoz eta dagoeneko zuekin egoteko irrikan gaude.

Sentitu, ikasi, gozatu, ulertu, maitatu, irakurri, idatzi, jolastu, … horiek guztiak egiteko aukera izango dugu ikasturtean zehar.



Baina ez gara gu bakarrik zuen zain gaudenak. Borja, Aran, IƱaki, Maider eta Leire ere ilusio handiz daude zuekin beste ikasturte berezi bat pasatzeko.