2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

unibertsoa




ESPERIMENTUAK

2018-ko Urriaren 11ean Donostiako Kutxa Espazio zientzia 
museora joan ginen. 6. mailan proiektuan lantzen ari garen 
edukiei buruz informazio gehiago eskuratzera.
Curie kimika aretora sartu ginen eta esperimentuak egin 
genituen. Esperimentu hauek egin genituen:


1- Osagaiak: amoniakoa, ur gogorra, ura eta hiru bidoitxo.
Pausoak: lehenbizi bidoi batean osagai bana sartu genituen, 
nahastu eta “PH” paper batzuk sartu genituen eta bakoitza kolore
batekoa atera zen. Gorria azidoa zen, urdina basea eta azkena 
berde argitsua neutroa.


2- Osagaiak: ura, olioa eta alkohola. 


Pausoak: lehenik eta behin, ur pixkatxo bat bota genuen pipeta moduko 
batera. Gainean, olioa bota genuen, uraren antzeko neurrian eta 
azkenik, alkohola. Hauek ez ziren nahastu. 
Estik tailerreko begiraleak, dena nahastu zuen 
eta hurrengo esperimentua egiten genuen bitartean, berriz orden
berdinean jarri ziren nahastu gabe. Desberdin atera zen bakarra, zera izan zen, 
ura alkoholarekin, urdina bihurtu zela.



3- Osagaiak: hiru kubo-dadoa eta urez betetako bol handi bat. 
Pausoak: lehenengoa bota eta  kuboa-dadoa flotatzen gelditu zen. 
Bigarrengoa ere bai baina hirugarrengoa ez, hirugarrengoa beheraka 
joan zen gehiago pisatzen zuelako
Eta esperimentu gehiago ere egin genituen!!!



PLANETARIUMA


Planetariumean Lur planetari buruz hainbat gauza ikusi genituen. 
Adibidez Errotazioa eta Translazioa azaldu ziguten, errotazioan 24 ordu 
igaro behar direla eta translazioak 365 egun eta ia 6 ordu irauten dituela. 
Errotazioan egunak eta gauak bereizten ditugu eta translazioan berriz
urtaroak bereizi ditzakegu. Ikusi genuen, urtaro bakoitzean 
eguzkia ez zela toki berdinetik ateratzen eta sartzen.


Horrez gain, bideo motz bat  ikusi genuen, nola egiten zuten 
astronautak lo. Kuriosoa iruditu zitzaigun.
Azkenik konstelazio asko ikusi genituen, adibidez: Tauro, 
Hartz Txikia, Hartz Handia, Kapricornio eta abar.


Hemen uzten dizuegu bertan ikusi genuen astronautaren bideoa.



MUSEO LIBREA
Hamaiketakoa jan ondoren museo librea izan genuen denok. 
Museo librean hainbat gauza ikusi genituen: elektrometria, bola bat 
zegoen barruan elektrizitatea zuena eta besteari ikutu ez gero 
kalanbreak ematen zizkion. Gure gorputza hainbat urtetara nolakoa 
izango den ere ikusi genuen, eta nola ez ispiluekin egiten ziren gauzak 
adibidez, bi ispiluren artean jartzen bazara zortzi gorputz ikus ditzakezu.
Museo libretik atera ginenean bazkaldu egin genuen eta ez ginen sartu 
berriro museora baina kanpoan eduki genuen denbora librea.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina