2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

Matematikaz gozatzen!

Ostiralari hasiera bikaina eman diogu matematikako saioan. Hainbat kontzeptu matematiko mahai jolasen bidez lantzeaz gain, gure arteko harremanak, lankidetza eta interakzioa martxan jarri ditugu. Primeran pasa dugu eta errepikatuko dugu!

2018(e)ko azaroaren 4(a), igandea

Lurraren mugimeduak

Ikasturtea hasi genuenetik, Unibertsoaren gaian murgilduta gaude. Hainbat eta hainbat dira ikasten ari garen bitxikeria eta kuriositateak. Txoko bakoitzean gaiarekin zerikusia duen atal desberdin bat jorratzen dugu eta asko ikasteaz gain, primeran pasatzen dugu. Hona hemen lurraren mugimenduen txokoan sortutako bideo batzuk.