2019(e)ko urtarrilaren 16(a), asteazkena

EUROPA proiektua martxan dugu eta luxuzko hitzaldi bat entzuteko aukera paregabea izan genuen atzo arratsaldean Juanjo Álvarezen, eskutik. Juanjo EHUko katedraduna eta abokatua da, Europako gaietan aditua. Gure eskolara etorri zen Europar Batasunaren inguruan hitz egiteko eta gure zalantzak argitzeko.

 Argi geratu zitzaigun Europar Batasuneko kide izatea ona dela nahiz eta badauden hobetu beharreko alorrak. Gure “etxe komuna” den Europa zaintzea denon ardura da eta ezin dugu bertatik ez inor bota ezta inor behartu bertan geratzera ere.

 Oso hitzaldi interesgarria izan zen eta bai ikasleok zein irakasleok izugarri ikasi genuen.

MILA ESKER JUANJO zure jakituria gurekin partekatzeagatik eta zure ilusioa kontagiatzeagatik!