BERRIAK

                                  AZKEN BERRIAK

PRINTZE TXIKIA ETA GU





Azken aste hauetan tertulian Printze txikia liburua irakurri dugu. Klasiko bat denez gure guraso batzuk ere irakurrita zeukaten ,eta polita izan da aspaldiko liburu horiek eta gure berriak elkartzea. Horrela gertatu da Mikel , Elena eta Argiarekin.

















Liburu hau Antoine De Saint-Exuperyk idatzi zuen. Guk Printze Txikia ikaragarri maite dugu, eta zuek liburu hau irakurtzera bultza nahi zaituztegu.


Liburu honekin irakurtzen ari zareten tokitik asteroide, kometa, galaxiak dauden  tokiraino bidaiatuko duzue, bidaiaren amaiera iritsi arte; hau da, Lur planetara.

Liburu honek oso gauza berezi bat erakutsiko dizue, bizitzarako beharrezko dena. Baina ez gara gu izango gauzatxo hori esango dizuegunak.Zuek aurkitu beharko baituzue, irakurtzen, noski ! 

Eta onena da bakoitzak bere moduan imajina dezakeela Printze Txikia. 



Ea zuek ere Printze Txikia maitatzen amaitzen duzuen !!!










EGUN EURITSUETAN...

Euria egiten duenean, eskolako frontoian kaosa nagusitzen da batzuetan.Eskola osoko ikasleak bertan gaude korrika, saltoka, builaka...
Hala ere, badaude pertsona batzuk berezko lasaitasuna dutenak, barnean daramatenak.
Hona hemen gure Iñaki, lasai-lasai, gradetan eserita, anabasak inguratzen duela, hamaiketakoaz gozatzen!!!






Aurten etxerako lanak classroomen egingo ditugu.
Zer, ez dakizuela zer den classroom? Classroom ,googleko aplikazio bat da. Bertan etxerako lanak, proiektuak etab. egin ditzakegu. 




                                   








KIROL EGOKITUA

Aurreko astean 5. eta 6. mailakoek kirol egokitua egin genuen soinketako klasean. Saioaren hasieran gulpildun aulkietan konoekin markatutako zirkuitu bat jarraitu behar izan genuen. Ondoren saskibaloian 15 minutuz ibili ondoren, normalean baino askoz ere gehiago nekatu ginen.

Denak pentsatu genuen erreza izango zela, baina jolasean hasi ginenean konturatu ginen era honetara jolastearen zailtasunetaz.














PERRETXIKOETARA

Atzo, urriak 24,asteartea, PERRETXIKOETARA joan ginen 5. eta 6. mailakoak.
Guri LAURGAINERA joatea egokitu zitzaigun.
9:45ean autobusa hartu eta pare bat orduko saioa egin genuen.
Gogo handiz eta ongi prestatuta (zorroak, otarrak, eskularruak...) abiatu ginen.
Oso gutxi aurkitu genituen. Lur zorua lehor lehorra zegoen,adar asko lurrean. Hostoak, ezkurrak, gaztainen oskolak... gehiago jaso genituen perretxikoak baino.
Ondoren denbora izan genuen jolasteko eta hamaiketakoa jateko.
Arratsaldean, geletan sailkapena egin genuen pasilloko erakusketa antolatzeko.
OSO EGUN POLITA ATZOKOA!!!



OROKIETAKO 6. MAILA ARRAUNEAN

6.mailako ikasle guztiak arrauna probatzeko aukera izan dugu, Zarauzko Arraun Elkarteko Aitzol, Josu eta Manuri esker.
Lehenengo, kiroldegian dagoen arrauneko fosa probatu genuen,oso dibertigarria izan zen, horrela,ibaian arraun egiteko prestatu ginen.

Bigarren egunean, Orion dagoen Arraun Egoitzara joan eta azalpen batzuren ondoren, Orioko ibaian ibili ginen arraunean. Estropada  bat egin genuen, ziaboga eta guzti.
 Kontxa egiteko moduan atera ginen, hau da, oso pozik eta berriro egiteko gogoz.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina