UNIBERTSOA

TRIBIAL PROIEKTUA 


Aurten 6.mailakoak unibertsoa lantzen ari gara eta hobeto ikasteko, tribialak egiten ari gara. 
Zer! Ez dakizuela tribial bat zer den? Laburpen txiki bat egingo dizuegu.

Tribiala galderazko joko bat da. Dadoa bota, fitxa mugitu, txarteltxo bat hartu galderarekin eta esan erantzun bat.
Erantzuna ona bada  gaztatxo bat hartu behar da eta erantzuna txarra bada, txanda beste bati pasatzen zaio.
Bost galdera mota daude eta bakoitzak kolore bat du: horia, laranja, berdea, arrosa eta urdina.
Lehenengoa baldin bazara bost gaztatxoak lortzen irabazten duzu.
Beno, orain badakizue tribial bat zer den eta espero dugu ideia gustuko izana.
Gu oso gustura gabiltza proiektua egiten, nahiz eta zaila izan eta gure artean haserretu talde lana egiterakoan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina